Eguraldia lagun, Otai plazak Ganbarazelai azoka hartu zuen. Handik pasa zirenak bigarren eskuko objektuak edo arropak ikusi eta eskuratzeko aukera izan zuten. Gainera, zer jan izan zen, pintxo potea eskaini baitzuten antolatzaileek. Eguerdi partean Chica Vudu taldeak bere rock doinuak eskaini zituen. Azoka jaso ondoren, parte hartzaileek elkarrekin bazkaldu zuten.