Altsasuk hiru lanetarako dirulaguntza eskatuko ditu

Guaixe 2025eko ekainaren 4a

Erkuden kalean zorua konpontzeko lanak egiten ARTXIBOA

Foru administrazioaren Toki Inbertsioen Planera azpiegiturak eguneratzeko lanak aurkeztuko ditu.

Nafarroako Gobernuak, Toki Inbertsioen Planaren bidez, udalek herrietako azpiegituretan inbertsioak berritzeko dirulaguntzak banatuko ditu. Hurrengo planak 2026-2028 aldia hartzen du. Altsasuko Udalak erabaki du laguntza deialdi horretara hiru lan aurkeztuko dituela.

Batetik, Gipuzkoa kaleko sareak eta zoladura berritzea, baita Bakea kaleko tartea ere. Bestetik, Erburua kaleko eta Beheko Benta kaleetako hondakin uren saneamendu sarea berritzea. Eta, azkenik, udaletxea eraberritzeko. Azken lan horrek milioi bat euro pasako kostua du. Obra finantzatzeko Altsasuko Udalak aurten 300.000 euroko zuzeneko dirulaguntza jaso du Nafarroako Gobernuaren aurrekontutik, Geroa Bairen zuzenketa bat dela medio.