Irristaketa

Irristaketa eskolako ate irekien eguna Altsasun

Guaixe 2025eko maiatzaren 30a

Datorren ikasturterako irristaketa kirol eskolan interesa dutenei probatzeko aukera eman nahi zaie

Altsasuko irristaketa eskolak ate irekien eguna antolatu du larunbatean, 17:00etan, Zelandi frontoian. 5 urtetik aurrerako gaztetxoak ongi etorriak dira patinak probatzera eta eskolan Oscar Zamarronekin zer lantzen duten ikustera, aurre lehiaketa taldekoak barne. Datorren ikasturterako irristaketa kirol eskolan izena ematea zabalik dago.