Saskibaloia

CBASK kadeteak, txapeldunak

Guaixe 2025eko ekainaren 3a

CBASK-eko kadeteak, txapeldunak. CBASK

Kadeteen bigarren mailako ligako tituluko txapeldunak izan dira CBASK-ekoak

CBASK-ek denboraldi amaierako jaia antolatu zuen larunbatean Zelandin, festa animatua. Egitarauaren ginga mutilen bigarren kadete mailako final handia izan zen. Azken faseko final lehiatu eta animatuan, CBASK-ek oso ongi jokatu zuen eta 57-46 hartu zuen mendean Navarro Villoslada B, ligako titulua irabaziz.