Maiatzaren 24an junior mailako XXII Galar Sari Nagusia, XX. Miguel Uriz Oroimenezkoa jokatu zen (94 km). Tolosa / Danena taldeko Ekain Imaz altsasuarrak primeran irakurri zuen proba, behar zuen tokian erasoa jo, eta bakarrik agertu zen Galarko helmugan (2:20:26). Minutu pasa atera zion Bastian Laffitteri (Team Iparralde). Ekaitz Perez (Zu eta biok) 26. iritsi zen (2:28:01). Ekain Imazek mendiko txapelketa irabazi zuen, eta Cascantekoa den baina Burunda klubean trebatu zen Erik Laiglesiak, tarteko helmugen saria. Talde onena Team Iparralde izan zen.