Altsasuko 20 urteko gazte bat auto istripuan hil zen ekainaren 1ean. Ezbeharra Espinosa de los Monteros (Burgos) herrian izan zen, 16:17ak aldera. Estacas de Trueba portuan autoa BU-570 errepidetik 10. km-an atera eta 200 metroko altueratik amildu zen. Momentuan bertan hil ziren gazte altsasuarra eta 19 urteko gasteiztarra. Ibilgailuan joaten ziren gainerako hiru pertsonak suhiltzaileek atera behar izan zituzten autora eta ospitalera eraman zituzten, horietako bi larri. Haietako bat altsasuarra da. Azken horiek Gurutzetako erietxean daude. Beste zauritua Burgosera eraman zuten.