Euskal Herriko Irati oihanetik Ameriketako Amazoniara bidaia eginen dute Porrotxek eta Marimototsek Amazonia gara ikuskizunean, eta ekainaren 11n, asteazkena, 17:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen dira. Altsasuko Euskal Herrian Euskarazek antolatu du emanaldia, herria euskarazko kultur eskaintza eskatzeko eta sustatzeko. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke Iortia kutlur gunearen webgunean edo txarteldegian.