Merkataritza festa hartu zuen plazak

Guaixe 2025ko eka. 3a, 11:24

Elkartearen zozketan saritutakoak. UTZITAKOA

Larunbat arratsalde desberdina eskaini zuen ADEk.

Altsasuko Dendariek Elkarteak (ADE) Merkataritza Festa ospatu zuen larunbatean. Elkarteko establezimenduetan maiatzean banatutako txartelak bete eta ADEko kideek plazan jarritako ontzian sartu zituztenen artean 500 euroko hiru sari zozketatu ziren. Sarituak Ekhiñe Ramos, Maria Antonia Rubio eta Cristina Armendariz izan ziren. Horretaz aparte, Sakanako harategiek eskainitako auzatea dastatu eta The Karkamals taldearen musikaz gozatzeko aukera izan zen plazan.