Lau abesbatzek parte hartu dute Erkudengo Ama Abesbatzak ekainaren 7an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean antolatu duen Abesbatza Topaketan: Valtierrako Virgen de Nieva Abesbatza, Lizarrako Ereitza Abesbatza, Iruñeko Salus Abeslaria eta Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatza. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke Iortiaren webgunean edo txarteldegian.
Erkudengo Ama Abesbatza Inma Arroyo zuzendariak gidatuko du, eta S'ha feito de Nuey eta Cantares abestiak eginen dute; Valtierrako abesbatzak El día que me quieras, Xalbadorren Heriotzean eta A tu lado abestiak interpretatuko ditu, eta Begoña Pratek zuzenduko du koroa, eta Lizarrako abesbatza Ramon Ayerrak zuzenduko du, eta Notre Pere, Nire Herriko Neskatxa Maite eta Yolanda abestiak eginen ditu. Salus Abeslariak Iruñeko abesbatza Imanol Erkizak zuzenduko du eta Ilargia, Material Girl eta Mwarakoze Zyane abestiak eginen dituzte. Bukatzeko, abesbatzak elkarrekin Nerea izango zen eta Agur Jaunak abestiak eginen dituzte.