Iruñea eta Tuterako artzapezpiku Florencio Rosello Altsasun egon zen igandean. Meza nagusian buru izan zen eta aldamenean izan zituen Patxi Izko Barberia, Rafael Ayarra Palazon eta Sebastian Uhalde Urra apaizak. Elizkizunaren ondoren, altsasuarrak, artzapezpikua eta apaizak Foru plazara atera ziren. Han elkarrekin otoitz egin ondoren, Rosellok lehenik parrokiaren etxe berria bedeinkatu zuen, eta ondoren altsasuarrak.