Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo lehen lauhilekoko ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea garilaren 5era arte zabalik dago. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei udalak zenbatekoa kontu korrontean garagarrilaren 11n kargatuko die. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.