Festa txikiak antolatu ditu Altsasuko Jai Batzordeak

Guaixe 2025ko eka. 5a, 08:13

2024ko Altsasuko festak. ARTXIBOA

Ekainaren 6an eta 7an, ostirala eta larunbata, "zapiak eta blusak armairutik ateratzeko" deia egin du Altsasuko Jai Batzordeak. 

"Iraileko festak motzak egiten zaikizue? Lasai, aurten Jai Batzordetik berrikuntzekin gatozela!". Altsasuko Jai Batzordeak Instagram kontuaren bidez galdera luzatu zuen, eta berrikuntzak ekainaren 6an eta 7an, ostirala eta larunbata, Jai Batzordearen Festa Txikiak antolatu dituztela da. Bi egunetarako egitarau "oparoa" antolatu dute, tartean peñetako kafeak, afariak eta bazkaria. Zapia eta blusak janzteko deia egin dute. 

Altsasuko Jai Batzordearen festa txikiak

Ekainak 6 ostirala

18:00 Hitzaldia: Musika gaur egungo jai ereduan, Gure Etxean.

20:00 Pintxo potea eta pankarta erakusketa, Gure Etxetik gaztetxera.

22:00 Afaria, gaztetxean (aldez aurretik erreserbatu).

23:00 Itzal Magoaren magia ikuskizuna, gaztetxean.

Ekainak 7 larunbata

11:00 Festak antolatzeko lehenengo batzarra, Gure Etxean.

13:00 Txupinazoa, Foru plazan.

14:30 Bazkaria, Iortia zabalgunean (eguraldi txarrarekin Burunda frontoian).

16:30 Peñen kafeak, Iortia zabalgunean (eguraldi txarrarekin Burunda frontoian).

17:30 Jokoak.

20:00 Bajadika.

23:00 Kontzertuak: Broken-Pick eta Mataperros taldeak, gaztetxean. Ondoren, DJ KST.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Altsasuko Jai Batzordea (@altsasukojaibatzordea)