Ekainaren 9an, astelehena, 19:30ean, Mi postre favorito Maryam Moghdam zinemagilearen filmaren proiekzioa izanen da, Iortia kultur gunean, Zinemaren eta emakumeen 39. erakusketa internazionalaren barruan, IPES fundazioarekin batera antolatuta.
Sinopsia: 70 urteko Mahin bakarrik bizi da Teheranen senarra hil eta alaba Europara bizitzera joan zenetik. Bere independentziaz gozatzeko prest, Mahinek aurre egiten die bere ingurune kontserbadorearen itxaropenei. Are gehiago, ustekabean Faramarz izeneko taxi-gidari bat ezagutu eta harekin maitasun harremana hasten duenean.
Emanaldia:
Ekainak 9, astelehena, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (1 euro).
Proiekzioaren ondoren Golem zinemekin zuzeneko konexioa izanen da.