Ekainaren 14an, larunbata, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak Goiuriko ur jauzira irteera antolatu du. Izarratik abiatuko dira ur jauzira, eta itzulerakoan bertan bazkalduko dute. Arratsaldean Orduña bisitatuko dute ere. Ekainaren 10ean, 11n eta 12an eman daiteke izena, 18:00etatik 20:00etara, 50 eurotan. Txango "ikusgarria" dela esan dute.