'Vaiana' eta 'Ttakun ttakun', ikasturte amaierako emanaldiak

Guaixe 2025ko eka. 13a, 10:38

Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako Beasaingo ikasleak 'Vaiana' ikuskizunean. UTZITAKOA

Ekainaren 14an eta 21ean, larunbatak, izanen dira Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikuskizunak, Iortia kultur gunean. Ekainaren 15ean, igandea, Lakuntzako taldeak 'Vaiana' ikuskizuna eginen du, herriko kultur etxean. 

Disney ekoiztetxearen Vaiana musikalaren bertsioa eginen dute Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako talde txikiek ekainaren 14an, 17:00etan eta 19:00etan, Iortia kultur gunean. Bi saioetarako azken sarrerak gelditzen dira, 4,5 eurotan. Dantza eskolak aurten bederatzi urte beteko ditu, eta hasierako ikuskizunetan gai bat aukeratzen zuten eta horren inguruan koreografiak egiten zituzten, baina musikalak dantzariei "izugarri gustatzen" zaiela esan du Gonzalezek. "Geroze ta antzerki gehiago sartzen dugu". Interpretazioak inprobisatzerako orduan laguntzen diela gaineratu du. Aurreko urtean Harry Potterren bertsio sakandarra egin zuten. 

Ekainaren 15ean, igandea, 11:00etan eta 13:00etan, Lakuntzako taldearen Vaiana ikuskizunaren emanaldia izanen da, Lakuntzako kultur etxean. 

Ekainaren 21ean, larunbata, 18:00etan eta 20:00etan, Ttakun ttakun nagusien taldeen ikuskizuna izanen da, Iortia kulturu gunean. Sarrerak kultur gunean eros daitezke. Zuzendariak txapalapartaren istorioa izan du oinarri, eta eskolako dantzariekin batera Maddi eta Naiara Urkixo eta Argiñe Etxeberria txalapartariek parte hartuko dute.