Astekaria

"Esperientzia polita izan da, eta asko ikasten da"

Erkuden Ruiz Barroso 2025ko eka. 18a, 11:44

Oier Flores Marcos ikaslea. UTZITAKOA

Oier Flores Marcos altsasuarra Lehen Hezkuntzako Magisteritza gradua ikasten ari da Nafarroako Unibertsitatean, lehenengo ikasturtea amaitu du, eta Urrentxindorra proiektuan parte hartu du. 

Haurren "mentoreak" izateko egitasmo bat da.

1. Zer da Urrentxindorra proiektua?
Mentoretza sozialeko proiektu bat da non unibertsitateko ikasleek, ikasturtean zehar, Lehen Heskuntzako ikasleei laguntzen diegu. Haiekin geratzean datza, eta garapenean lagundu. Iruñeko ikastetxetako ikasleak dira. Proiektua espainiar estatutik kanpo sortu zen, hasiera kontatu zigutenaren arabera, eta Gironako Unibertsitate batean jarri zuten, eta handik Iruñera.

2. Zergatik erabaki zenuen parte hartzea?
Magisteritza ikaten ari naiz, eta ikasturteko lehenengo egunean proiektua aurkeztu ziguten eta atentzioa deitu zida. Irakaslea izateko esperientzia lortuko nuela pentsatu nuen.

3. Zer egin behar izan duzu?
Haur batekin gelditu behar ginen, astero, eta ekimenak egin behar genituen. Nire kasuan haurra oso zientzia zale zen eta, esaterako, egun batean NUPeko laborategietara joan ginen eta irakasle batek zer egiten zuten eta abar azaldu zigun. Haurrarekin geratzen hasi baino lehen klase praktikoak eman genituen. Antolakuntzatik ere ekimenak antoaltzen dituzte, eta batzuetan beste mentoreekin eta haurrekin gelditzen ginen. Duela asate batzuk Osasunako emakumezkoen taldearen entrenamendu batera joan ginen, adibidez. Objektibo batzuk azaldu zizkiguten, eta horiek betetzen saiatu behar gara.

4. Zeintzuk dira helburu horiek?
Haur gehienak hemen jaiotakoak dira, baina bere gurasoak beste herrialdetakoak dira, orduan, besteak beste, Iruñeko kultura ezagutaraztea zen objektiboetako bat. Gero haur bakoitzek bereak zituen, eta nire kasuan zientzia eta horrelako gauzak gustatzen zaionez, horri buruzko gauzak azaltzea eta motibatzea.

5. Eta etxerako lanak egiten laguntzen diozu?
Ez, ez. Hasieratik esan ziguten ez diegula etxerako lanak egiten lagundu behar. Beraiekin harreman bat sortu behar dugu. Haien bizitzetan zerbait badaukate norbaitekin elkarbanatu nahi edo behar dutela, baina ez badaukate inor, guk aukera hori ematen diegu.

6. Zer suposatu du zuretako?
Oso esperientzia polita da eta asko ikasten dut. Azkenean, astero gelditzea, arratsalde oso bat, denbora asko kentzen dizu, baina oso esperientzia polita izan da.

7. Zer ikasi duzu?
Pertsonekin tratatzen. Lehen gehiago kostatzen zitzaidan planak antolatzea; agian museo batera joateko deitu behar izatea eta abar. Honek lotsa kentzen lagundu dit. Zientziari buruz ere asko ikasi dut haurrari azaldu ahal izateko, baita enpatia garatzeko ere lagundu izan zait.

8. Esperientzia honek ikasketetarako balio dizu?
Bai, ikasten ari naizenarekin erlazio handia dauka. Lehen Hezkuntzako magistaritza ikasten ari naiz, eta nire haurra seigarren mailakoa da, beraz, zerikuasi handia dauka.

9. Horrela izatea espero zenuen?
Gutxi gorabehera bai. Hasi baino lehen esan ziguten normalean haurrek zailtasun handiak izaten dituztela, gurasoekin arazoak izan ohi dituztela... Zortea izan dut eta nire haurrak ez zituen horrelako arazorik. Oso jatorra zen. Ongi joan da.

10. Orain zer? Proiektuan jarraituko duzu?
Ez. Berriro izena eman beharko nuke. Egia esan, azterketatarako denbora gehiago behar izan dut, eta datorren urtean ez dut izena emango. Gainera, nire klaseko batzuk kanpoan gelditu ziren eta haiei aukera emateko ere; plaza mugatuak dira.

11. Aurrerago?
Agian hirugarren edo laugarren mailan. Bi proiektu daude: Urrentxindorra, parte hartu dudana, eta Prometeus. Prometeus nagusiagoekin da, DBHn edo Batxilergoan dauden gaztetxoekin. Orduan, ez dakit aurrerago egingo dudan.