Udalak hiru lanpostu beteko ditu aurten

Guaixe 2025eko ekainaren 16a

Emakumezkoa udaletxean sartzen. ARTXIBOA

Horretarako hiru oposizio lehiaketa deituko ditu.

Altsasuko Udaleko Gobernu Batzarrak aurtengo lan publikoaren eskaintza onartu zuen. Hiru lanpostu dira oposizio lehiaketa bidez bete nahi dituenak, hirurek euskarazko C1 ezagutza dute. Udalak bete nahi duen lanpostuetako bat aukera berdintasuneko teknikariarena da, funtzionarioen araubidekoa, lanaldi osoan aritzeko eta B mailako lanpostua dena. Bestetik administrari laguntzaile lanpostua bete nahi du udalak, lan kontratudun finkoa eskainiko du, lanaldi erdirako eta D mailako lanpostua. Azkenik, haur hezitzaile lanpostu bat dago, lan-kontratudun finkokoa eta lanaldi aldakorrarekin, C mailakoa dena.