Hilerria arautzen duen ordenantza jendaurrean

Guaixe 2025eko ekainaren 25a

Emakumezkoa hilerrian. ARTXIBOA

Udal hilerria arautzen duen ordenantza berria onartu zuen udalbatzak.

Altsasuko Udalak kanpo santua arautzen duen ordenantza onartu du. Espedientea jendaurrean egonen da garilaren 17ra arte. Bitarte horretan bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezakete, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzakete. Epea pasata halakorik ez balego, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Hilerria arautzen zuen aurreko ordenantza 2001eko maiatzaren 2koa zen. Zaharkitu zelako berritu beharra zegoela ikusi zuen udalak. Aldaketarekin udalak lortu nahi duena da hileta-eskubideak modu sistematizatuagoan eta ulergarriagoan arautzea, hilotzak erretzeko aukera berariaz aurreikustea. Beste herrietako ordenantzetan oinarritu da Altsasuko Udala berria egiteko.