Txirrindularitza

Iker Mintegi, La Route de Occitanie proban

Guaixe 2025eko ekainaren 19a

Iker Mintegi. EUSKALTEL EUSKADI

Ekainaren 18an hasi eta 21ean despedituko da lasterketa garrantzitsua, tartean Tourmalet eta Luz Ardiden portu mitikoak dituela

Saint Affriquen hasi eta Roquefort sur Soulzonen despeditutako 10,5 kilometroko erlojupekoarekin hasi zen ekainaren 18an Okzitaniako Tourra. Lau etapa dira guztira, azken biak ikusgarriak. Ekainaren 20koan Tourmalet gainditu eta Luz Ardiden mitikoan despedituko da etapa, eta ekainaren 21eko laugarrenean Pirinioetan segituko du tropelak, Col de la Core eta Col de la Trape dituztela. 

Euskaltel Euskadi Fundazioak eraman duen taldean dago Iker Mintegi altsasuarra. Lehen etapako erlojupekoa Raul Garcia Piernak (Arkea) irabazi zuen (15:28). Iker Mintegi 104. sailkatu zen, 2:05era.

Ekainaren 19an Cignac Vallée L´Heraulten hasi eta Carmaux Segalan despedituko da etapa (195,8 km). Bigarren mailako bi portu eta hirugarren mailako bat dituzte aurretik.