Txirrindularitza

Iker Mintegik ezin izan zuen La Route de Occitanie despeditu

Guaixe 2025ko eka. 23a, 08:37

Iker Mintegi, tropelean. EUSKALTEL EUSKADI

Euskaltel Euskadiko altsasuarra laugarren eta azken etapan erretiratu egin zen

Nicolas Prodhommek (Decathlon-AG2R) irabazi du Okzitaniako Tour gogorra. Probak lau etapa zituen, azken biak goi mailako mendikoak, tartean Tourmalet eta Luz Ardiden mitikoak zeudela. Prodhommek 1:57 atera dio Davide Piganzoliri (Polti), eta 2:17 Steff Crasi (Total Energies). 

Euskaltel Euskadi taldeak lan txukuna egin du. Mikel Bizkarrak irabazi du mendiko txapelketa, azken eguneko etapako ihesaldiari esker. Bere taldekide Iker Mintegi altsasuarrak ezin izan zuen laugarren eta azken etapa despeditu.