Bi gizonezko atxilotuta

Guaixe 2025eko ekainaren 23a

Foruzaingoaren Altsasuko polizia etxea. ARTXIBOA

Emakumeen kontrako indarkeria egozten zaie.

Foruzaingoak jakinarazi duenez bi gizonezko atxilotu dituzte Altsasun asteburuan. Biei ere familia eremuan emakumezkoei tratu txarrak ematea egotzi diete. 

INDARKERIA EGOERAN BAZAUDE
Jar zaitez ibarreko berdintasun zerbitzuekin harremanetan eskualdeko baliabideei buruzko informazioa jasotzeko. 
Sakanakoa: 660 384 328 edo berdintasuna@sakana-mank.eus 
Altsasukoa: 628 328 593 edo berdintasuna@altsasu.net

LARRIALDI EGOERAN BAZAUDE
112 telefonora hots egin daiteke eta Nafarroako Gobernuak prestatutako protokoloa martxan jarriko da.

Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentroa
Doako arreta espezializatua ematen die sexu-indarkeriaren biktima izan diren edo bizirik atera diren 16 urtetik gorako emakumeei, indarkeria hori gaur egungoa zein iraganekoa izan. IRUÑEAN EMATEN DUTE ARRETA urteko egun guztietan: 848 463 999 telefono zenbakian, 621 690 351 Whatsappa edo caivs@fundaciongizain.es