San Joan bezperarekin batera suak piztu ziren Altsasuko makina bat tokitan. Haien gainean salto egin eta jatekoak prestatzeko erabili zituzten suak. Majo afaldu zuten. Eztanda txaranga mahaiz mahai ibili zen eta jotak eta porrusaldak dantzatu zituzten batean eta bestean. Ondoren askorendako gaua luzatu egin zen.
Iratze eta abardiak
Makina bat etxetako ateetan iratzeak agertu dira, haiek babesteko etxekoek jarriak. Etxeetan gora begiratuz gero, zenbaitetan abardiak ikusteko aukera dago. Gogoko pertsonei lizarra jarri diete, eta gogoko ez direnei txipua edo makala. Nahiz eta haritz amerikarra eta urkia ere jarri dituzten.