Ekaitzak festa akabera hondatu zuen

Guaixe 2025eko ekainaren 25a

Zortzikoaren eta hainbat dantza saioren ondoren, altsasuarrak afaltzera eseri behar zirenean nahi ez zuten gonbidatua iritsi zen: euria. Haizeaz lagunduta.

Nola edo hala jatekoak, mahaiak eta aulkiak jaso eta aterpea bilatu zuten. Kuadrilla batzuk eszena toki azpian afaltzen bukatu zuten. Haren gainena Haize Berriak bandak dena prest zuen kontzertua emateko baina badaezpada bertan behera utzi zuten. Gauean txaranga batek jarri zuen dantzarako doinua.