Musika ikasketa berria Altsasun

Guaixe 2025eko ekainaren 27a

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolaren eraikina. ARTXIBOA

Tronpeta espezialitatea ikasteko aukera izanen da.

Altsasuko Udaleko Musika Patronatuak, hau da, Altsasuko Udal Musika eta Dantza Eskolako titularrak, tronpeta ikasketak baimentzeko eskaera aurkeztu zuen Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendaritza nagusian. Foru administrazioak eskaera onartu du eta Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatu du. Baimena 2024ko azaroaren 14tik aurrerako ondorioak ditu. Izan ere, egun hartan sartu zen Hezkuntza Departamentuan eskolako titularraren jakinarazpena, non irakaskuntza horiek eskainiko zirela adierazten baitzuen.

Eskolaren musika eskaintza honakoa da: Musika hizkuntza, akordeoia, alboka, baxu elektrikoa, bateria, bonbardinoa, kantua, klarinetea, zeharkako flauta, gaita, gitarra, gitarra elektrikoa, pianoa, perkusioa, saxofoia, trikitia, tTronboia, tronpeta, tuba, txistua eta biolina. Horretaz aparte, euskal dantzak ere ikas daitezke udal ikastetxean.