Altsasuko Udalak jakinarazi du hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea zabalik dagoela. 2025eko lehen seihilekoari dagokiona ordainagiria helbideratuta dituztenei hilaren 20an kargatu zieten kontu korrontean zenbatekoa. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Zerga ordaintzeko epea garilaren 26an despedituko da. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.