Baina aurreko bi egunak mutu egon ziren. Domekan piztu zen alarma, eta suhiltzaileak 18.00etan ezkila dorrera igo, egoera aztertu eta ezkilan behin-behinean lotu eta geldiarazi zituzten. Arazoak hegoaldera ematen duen ezkila handiari eusten dion habearekin zuen zerikusia. Hura paretako zulo batera sartzen da. Ziri batzuekin ziurtatuta zegoen, baina haietakoren bat erori eta behar baino "dantza gehiago" egiten zuen ezkilak. Habeari eusteko metalezko txapa batzuk jarri dituzte paretan.