Astekaria

Euskal dantza aldarrikatuz

Guaixe 2025ko uzt. 1a, 09:35

Etorkizuna dantza taldeko kideak 'XUT' ikuskizunean. BIHOTZ BERISTAIN

Etorkizuna dantza taldeak 'XUT' dantza ikuskizuna egin zuen ekainaren 20an, Iortia kultur gunean. Haren bidez euskal dantza aldarrikatu nahi zuten, tradizioa eta berrikuntza uztartuz

Etorkizuna dantza taldeak XUT dantza ikuskizuna mustu zuen ekainaren 20an, ostirala. Euskal dantza "bizirrik diharduela" aldarrikatu nahi zuten ikuskizun honekin; "gure hizkuntza lau gauza desberdin izendatzeko hitz bakar bat eralbil dezakegu eta, aldi berean, gauza bakar bat izendatu lau hitz desberdin erabiliz".  Horietako bat da Xut, Zutik esan nahi duena. Tradizioa eta berrikuntza uztartu zituzten.

Ikuskizunaren zuzendari artistikoa Iñaki Agirre dantza taldeko eta euskal dantza eskolako irakaslea eta koreografoa izan zen, jantzigintza Maddi Beltzak egin zuen eta dantzariak Etorkizunak dantza taldeko kideak izan ziren. 

Etorkizuna dantza taldeko hainbat dantzarik Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako Ttakun ttakun ikuskizunean parte hartu zuten ere, artista gonbidatu bezala.