Egutegian gorriz markatutako eguna da ekainaren 29a altsasuarrendako: San Pedro eguna. Altsasuarrak sanpedrozelain elkartuko dira, eta bertan hamaiketakoa hartu, bazkaldu eta zortzikoak dantzatuko dituzte. Arratsaldean, ohikoa denez, udalak puruak banatuko ditu.
Erromeria inguurne naturalean ospatzen denez, udalak hainbat ohar jakinarazi ditu: zelaira iristeko 10:30etik aurrera Urdiaindik eginen da, eta mugikortasun mugatua dutenei autoz iritsi ahal izatea bermatuko zaie. Udal igerilekuetan eta futbol zelaian aparkatzeko aukera izenen da; debekatuta dago errepide bazterrean aparkatzea. Zelai guztian zehar zabor ontziak eta kontainerrak egonen dira, beraz, erabiltzeko deia egin d u te, eta txosnetan edalontzi birziklatuak erabiliko dituzte, hondakinak murriztu aldera.
Natur ingurunea zaintzeko ere suak partekatzeko aholkua eman du udalak; modu horretan zorua gutxiago higatuko da, eta belar tapaki gutxiago galduko da. Bestetik, zuhaitz txikien ondoan ezin da surik egin, lehor daitezkeelako. Debekatuta dago suziriak, petardoak, kristalezko objketuak, ziztatzaileak edo sukoiak eramatea.
Festak berdintasunean disfrutatzeko eta arduraz kontsumitzeko deia egin du udalak ere.
2025eko Altsasuko San Pedro eguna
Ekainak 29 igandea
10:00 Udalbaza, Altsasuko Txistulariekin batera, San Padroko zelaira abiatuko da.
10:45 Auzatea eta zortzikoa.
14:30 Bazkariak.
17:00 Udalbatzaren agurra zelaian barrena eta puruen banakeat.
20:00 – 22:00 / 22:30 - 24:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plazan.