Altsasuko Dantzalekuko igerilekuak berritzeko lanak apirilean hasi ziren eta garagarrilerako despeditzea aurreikusten zen. Lanek 60 milioi pezetako (360.600 euro) aurrekontua zuten. San Joan bezperan ezezagunak igerilekuan sartu, kalteak eragin eta lanen akabera atzeratu zuten. Ondorioz bainua hartu nahi zuten altsasuarrek garilean Urdiaingo edo Ziordiko igerilekuetara joan behar izan zuten.
