Altsasuarra Nafarroako Ahal Duguko zuzendaritzan

Guaixe 2025ko uzt. 2a, 12:44

Bi hautagaiek eztabaida batean parte hartu zuten. UTZITAKOA

Neniques Roldanek hartu du Nafarroako Ahal Duguren ardura. Haren hautagaitzan aurkeztutako Virginia Alonso Aparicio Herritar Kontseiluko kide hautatu dute. 

Nafarroako Ahal Duguk bere laugarren batzarrean koordinatzaile nagusia eta Nafarroako Herritar Kontseilua aukeratu ditu bozka bidez. Alderdiko militanteek Neniques Roldan eta Txuma Huarteren hautagaitzen artean aukeratu behar zuten eta babes gehien, %51, Roldanek eskuratu zuen. Huartek botoen %42 hasi zituen eta txuri bozkatu zuten afiliatuen %7. Nafarroako Herritar Kontseiluko ordezkariak ere aukeratu dituzte. Hamabost ordezkarietatik bederatzi Ahal Dugu Harrotasunez zerrendako kideak dira, hau da, Roldanen hautagaitzakoak. Horien artean dago Virginia Alonso Aparicio altsasuarra. 

Duela lau urteko batzordean ere Roldanen zerrendan aurkeztu zen Alonso. Baina orduko hartan Begoña Alfaroren eta Ainhoa Aznarezen hautagaitzek boto gehiago lortu zituzten. Roldan Podemosen Herritar Kontseiluko kide da apiriletik, eta haren tesiek bat egiten dute alderdiaren zuzendaritza Madrilen defendatzen ari den ikuspegiarekin. Horregatik alderdiaren hautagai ofizialistatzat hartu da.