Txirrindularitza

Iker Gomez eta Ekain Imaz, Madrilgo Vueltan

Guaixe 2025eko uztailaren 9a

Ekain Imaz, gazte mailako selekzioko gainontzeko kideekin. ESPAINIAKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOA

23 urtez azpiko bost egunetako proban, Iker Gomez afizionatuen mailako Kern Pharma taldean lehiatzen ari da, eta Ekain Imaz Espainiako junior mailako selekzioarekin.

23 urtez azpiko Madrilgo Vuelta uztailaren 8an hasi eta 12an despedituko da. Bost etapako proban lehiatzen ari dira Iker Gomez Lopez de Goikoetxea txirrindulari afizionatu altsasuarra (Kern Pharma), eta Espainiako junior mailako selekzioarekin lehiatzen ari den Ekain Imaz altsasuarra, Danena Tolosa taldekoa. 

Uztailaren 8an Valdemorillon jokatutako lehen etapan (113,2 km) tropela batera iritsi zen helmugara, eta esprintean Diego Gutierrez gailendu zen (2:29:52). Ekain Imaz (Espainiako selekzioa) 94. sailkatu zen, Iker Gomez 99.

Uztailaren 9an bigarren etapa dute jokoan, Alcala de Henaresen, 139,9 km-ko proba. Telemadridek zuzenean emango du 14:30ean abiatuko den lasterketa.