Astekaria

Dantzaleku, triatleten paradisu

Maider Betelu Ganboa 2025eko uztailaren 14a

Mikel Arrizabalagak lasterketa itzela egin zuen. 4 minutu atera zizkion bigarrenari, Imanol Segurari.

Dantzalekun jokatu zen XXIII. Sakanako Haur Triatloia, uztailaren 5ean. Juniorren mailan Mikel Arrizabalaga ikusgarri aritu zen, eta merezimendu osoz irabazi zuen. Triatloi campusean trebatu diren gaztetxo gehienek parte hartu zuten

Urdiaingo igerilekuetako obrak direla eta, aurten Dantzalekuk hartu zuen Sakanako Mankomunitateak antolatutako XXIII. Sakanako Haur Triatloia. 50 triatleta inguru zeuden izena emanda, tartean triatloi campusean parte hartu duten gazteak. 

Junior mutiletan Mikel Arrizabalaga altsasuarrak (Sakana T.T.) ez zuen areriorik izan (33:01) eta 4 minutu atera zizkion Imanol Segurari (Arenas, 37:04). Mutilen kadeteetan Enzo Sierra (Arenas) gailendu zen (35:45). Sakana Triatloi Taldeko Oihan Andueza bosgarren izan zen (40:47), Ekaitz Berdud seigarren (40:48), eta Saltokiko Aratz Mendoza zortzigarren (41:05). Aitzol Zelaia deskalifikatu egin zuten. 

Haurren mutiletan Hiruki taldeko Mohamed Amin izan zen azkarrena (30:34). Sakana Triatloi taldeko Ekhi Arrese hirugarren iritsi zen (31:49), Beñat Goena laugarren (36:33), Mattin Lazkoz bosgarren (38:00) eta Aitz Berastegi seigarren (38:50). Aner Navarrok ezin izan zuen bukatu. 

Kimuen mutiletan Xuban Oterok (Hiru Herri) irabazi zuen (19:29). Sakana Triatloi taldeko Erik Chavesek bosgarren bukatu zuen (22:47) eta Aratz Beltzak zortzigarren (25:37).

Azkenik, mutilen benjaminetan Hiru Herri taldeko Aiur Otero gailendu zen (11:48), Sakana Triatloi Taldeko Pello Aranbururen aurretik (12:19). Xumai Lazkoz bosgarren izan zen (13:39), Kepa Igoa seigarren (13:41), eta Araitz Lopetegik ezin izan zuen proba bukatu. Nesketan, Hirukiko Sumia Martinez izan zen azkarrena (12:57), Sakana Triatloi taldeko Laida Razkinen (13:06) eta Katixa Lopetegiren (14:48) aurretik. Malen Razkinek ezin izan zuen proba bukatu. 

Triatloi goiz ederrean, probaren antolakuntzan Sakana Triatloi Taldeak lagundu zuen. 

 

Erlazionatuak