Astekaria

Mikel Montesinosen argazki erakusketa, Iruñeko Geltokin

Guaixe 2025eko uztailaren 14a

'Esencia Onírica' erakusketa. MIKEL MONTESINOS

Hilaren amaierara arte Mikel Montesinos Jesus argazkilari altsasuarraren 'Esencia Onírica' erakusketa Iruñeko Geltokin ikusgai izanen da.

Esencia Onírica erakusketa esposizio luzeko teknikarekin egindako argazkiez osatzen da; teknika honekin "zeta efektua" edo "argazkiarekin margotzea" lortzen dela esan du Mikel Montesinos argazkilari altsasuarrak. Erakusketan Julia Zornoza Iriarteri eginiko omenalditxo bat ikus daiteke; Zornoza Montesinosen amona zen, eta Nafarroako lehenengo emakume argazkilarietako bat izan zen. 

Erakusketa Iruñeko Geltokin, ikus daiteke uztailaren 31ra arte, astelehenetik ostegunera 10:00etatik 21:00etara, ostiraletan gauerdira arte eta larunbatetan 11:00etatik 00:00etara; igande eta jai egunetan itxita egonen da, eta 15etik aurrera 10:00etatik 17:00etara izanen da ordutegia.