Mendi lasterketak

Olatz Azazeta, Goierriko Bi Handien txapelduna

Guaixe 2025eko uztailaren 14a

Olatz Azazeta, helmugan. EHUNMILAK

Korrikalari altsasuarrak 13 ordu pasa behar izan zituen 90 km-ak osatzeko, eta alde handiz gailendu zen.

Mendi korrikalariak Beasainen bildu dira asteburuan, Ehunmilak lasterketa jokatu baita bertan. Proba nagusia (171 km, 10.500 m+) Ander Gerrikaetxebarriak (15:04:06) eta Maria Victoria Solerrek (21:52:13) irabazi zuten, meritu handiz. 

Goierriko Bi Handiak lasterketak (90km, 5.500 m+) protagonista sakandarra izan zuen, Olatz Perez Azeta. Korrikalari altsasuarra ikusgarri aritu baitzen, proba irabaziz (13:48:53). Goitik behera kontrolatu zuen lasterketa, Raffaella Ciavola bigarrenari ia hiru ordu laurden atera baitzizkion (14:32:15). Gizonezkoetan Ander Iñarra gailendu zen (10:42:43).