Txirrindularitza

Iker Gomez, bigarren 23 urtez azpiko Madrilgo Vueltako azken etapan

Guaixe 2025eko uztailaren 14a

Madrilgo Vueltan denetatik izan dute, sterratoa barne. UTZITAKOA

Alcobendasen jokatutako bosgarren etapako erlojupekoan bigarren sailkatu zen altsasuarra

23 urtez azpiko Madrilgo Vuelta uztailaren 8tik 12ra jokatu zen. Bosgarren eta azken etapan 11,6 km-ko erlojupekoa zegoen jokoan. Euskadi Fundazioko Yago Agirre izan zen azkarrena (13:41), baina oso gertu Kern Pharmako Iker Gomez altsasuarra zuela (13:46). 

Sailkapen orokorra aintzat hartuta, Euskadi Fundazioko Samuel Fernandezek irabazi du Madrilgo Vuelta (12:10:59, Kern Pharma taldeko Ismael Goñiren aurretik (12:11:23). Iker Gomez 27. sailkatu zen (12:17:01), eta Espainiako junior selekzioarekin parte hartu duen Ekain Imazek 49. postuan bukatu zuen (12:27:38).