Altsasuarrak Erkudenen

Guaixe 2025eko uztailaren 14a

Erkudengo Amaren irudia uztailaren 2az geroztik elizan izan da, eta bederatziurrena pasata altsasuarrek bueltan eraman zuten ermitara. Mezaren ondoren, Ama Birjina Erkudengoa kanta abestu eta ogia, gazta eta ardoa banatu zuten. Txistularien doinura zortzikoa dantzatu ziren ere.