Altsasuko festetako irudia aukeratzeko garaia

Guaixe 2025eko uztailaren 14a

2025eko Altsasuko festetako kartel lehiaketaren finalistak. IORTIA

Hamasei urtetik gorako altsasuarrek parte har dezakete Altsasuko festetako kartel lehiaketaren bozketan. Hiru irudien artean aukera daiteke. 

Herriko doinuak, Hasiera zahar-berria eta Festa kolorea dira Altsasuko festetako kartel lehiaketaren hiru finalistak, eta Altsasun erroldatuta dauden hamasei urtetik gorakoek festak iragarriko duen irudia hautatzeko aukera dute. Bozketa uztailaren 14tik 18ra izanen da Altsasuko Udalaren webgunean (altsasu.net).