Pilota

Mastersa Altsasura helduko da

Guaixe 2025eko uztailaren 15a

Ezkurdiak Iztuetarekin osatuko du bikotea Mastersean.

Abuztuaren 1ean, ostirala, Burunda pilotalekuan, besteak beste, CaixaBank Masterseko A serieko final laurdenetako ligaxkako partida jokatuko dute Ezkurdia - Iztuetak eta Larrazabal Rezustak. 

San Fermin Feria bukatuta, CaixaBank Mastersaren txanda da. Altsasuk pilotaren aldeko apustuarekin jarraitzen du. Horrela, abuztuaren 1ean, ostirala, 21:15ean, CaixaBank Masterseko jaialdia jokatuko da Burunda pilotalekuan. 

Lehenik eta behin B Serieko final laurdenetako ligaxkako partida jokatuko da. Zubizarreta III.ak eta Bikuñak Senar eta Tolosa izango dituzte aurkari. 

Segidan, A Serieko final laurdenetako ligaxkako partidaren txanda izango da. Ezkurdiak eta Iztuetak Larrazabal eta Rezusta izango dituzte aurkari. Sarrerak salgai daude Entradasfronton webgunean.