Aizkora

Altsasun jokatuko da Euskal Herriko Hirugarren mailako Aizkolarien kanporaketa

Guaixe 2025eko uztailaren 16a

Mitxelena, Goikoetxea, Erdozia eta Oiarbide, Gazteen Urrezko Banakako Txapelketan.

Abuztuaren 9an izango da, eta guztira hamabost aizkolari lehiatuko dira, tartean Oier Mitxelena, Aritz Oiarbide, Jon Erdozia eta Ioan Goikoetxea

Euskadiko Herri Kirol Federazioak Altsasuko Udalaren eta bestelakoen laguntzarekin antolatuta, abuztuaren 9an, larunbata, 12:00etan Euskadiko Hirugarren mailako Aizkolarien txapelketako kanporaketa jokatuko da Altsasun, Iortia Kultur Guneko zabalgunean. Guztira hamabost aizkolari lehiatuko dira, tartean lau sakandar: Oier Mitxelena altsasuarra eta Aritz Oiarbide, Jon Erdozia eta Ioan Goikoetxea etxarriarrak. Haiekin batera, Isidro Velasco, Xabier Gartzia, Anton Iacobuti, Unai Etxeberria, Marco Nevado, Xabat Olaizola, Txutxi Larrazabal, Kimetz Oñederra, Manuel Fraile, Ander Altuna eta Emilio Garcia ariko dira lanean. 

Aizkolari bakoitzak 54 ontzako lau enbor erdibitu beharko ditu, eta hiru denbora hoberenak kontutan hartuko dira finalerako. Kanporaketaren beroketarako egurra Euskadiko Federazioak jarriko du, eta kanporaketaren egurren zozketan 11:30ean egingo da.