Altsasuko Dendarien Elkarteak bere bezeroen artean 500.000 pezetako (3.005 euro) saria zozketatu zuen. Dirua elkarteko dendetan gastatu beharra zegoen egun bakarrean. Larka dendan banatu zen txartel irabazlea eta hura Juan Carlos Calleiras Vitalek eskuratu zuen. Familiakoekin batera saria 10:00etan jaso zuen. Erosketa zerrendan zituzten arropak, etxe tresna elektriko txikiak, opariak eta ordenagailua.
