Futbola

Altsasu Kirol Elkarteko erregional eta preferente taldeetan jokatu nahi dutenei deialdia egin die klubak

Guaixe 2025eko uztailaren 22a

Altsasu erregionalak preferente mailako igoera lortu zuenekoa.

Uztailaren 22an, 23an eta 24an probak egingo dira Dantzalekun

Altsasu Kirol Elkartea 2025/2026 denboraldiko taldeak prestatzen ari da. Erregional mailako Altsasu kategoriaz igo zenez, aurten beste talde berri bat izango du klubak, preferente mailako taldeaz gain, gizonezkoen erregional mailako taldea aterako dutelako baita ere. Klub altsasuarrak deialdia egin die aipatu bi taldeetan jokatzeko interesa duten futbolariei. Horretarako, uztailaren 22an, 23an eta 24an probatzeko aukera izango da, Dantzalekun. Interesatuak Instagram bidez edo 624 648 790 telefonoan jarri beharko dira harremanetan klubarekin.