Altsasuko Mendigoizaleak taldeak denboraldi bukaerako festa ospatu zuen igandean Bargagainen. Suziria 9:00etan jaurtita abiatu ziren mendizaleak, eta Basaluze dorrean geldialdia egin eta gero, Bargagainera iritsi ziren (1.157 m). Sebastian Hualde Txan apaizaren mezarekin batera, auzatea, ardoa eta dantzak ez ziren falta izan.