Abuztuaren amaieran zirkoa Altsasura helduko da

Guaixe 2025eko abuztuaren 1a

2024ko Ezin zailagoa jaialdiko emanaldi bat. ARTXIBOA

Abuztuaren 29an, ostirala, 'Ezin zailagoa' Nafarroako 23. zirko jaialdiaren ikuskizunak izanen dira, Iortia zabalgunean. 

Beste urte batez, eta dagoeneko 23 dira, Ezin zailagoa Nafarroako zirko jaialdia Altsasura iritsiko da. Abuztuaren 29an, ostirala, izanen da. Arratsaldean akrobaziak, malabareak eta abar osatzen duten zirko ikuskizunak ikusteko aukera izanen da, Iortia zabalgunean. 

Jaialdia abuztuaren 27an Tuteran hasiko da, 28an Uharte Iruñean izanen da, eta 29an helduko da Sakanara, ondoren Vianara eta San Adrianera joateko, 30ean eta 31n, hurrenez hurren. zirko jaialdia Altsasuko festen aurre astetako ezinbesteko bat bihurtu da.