Irailaren 2an, 3an, 4an, 9an, 10ean eta 11n, 20:00etan, Altsasuko festetan plazara dantzatzera ateratzeko ikastaroak izanen dira, Labadero eraikinean (Ludoteka zaharrean, lehenengo solairuan). Lehenengo hiru egunetan plaza dantzak eginen dituzte, eta azken hiruretan Larrain dantzak. Etorkizuna dantza taldeko kideek emanen dituzte ikastaroak; doakoak dira eta ez da aurretik izena eman behar.