Altsasun erremontea sustatzen jarraitzen du

Guaixe 2025eko irailaren 2a

Erremontariak partidu batean. REMONTE FUNDAZIOA

Irailaren 7an, igandea, XX. Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte Txapelketako final laurdentako ligaxkaren zortzigarren jardunaldia jokatuko da, Burunda frontoian. 

Nafarroako Foru komunitateko XX. Erremonte Profesionaleko 2025eko Magna Sari Nagusiko final laurdenetako ligaxkaren zortzigarren jardunaldia jokatuko da irailaren 7an, igandea, 17:00etatik aurrera, Altsasuko Burunda frontoian. Josefina Arregi klinikaren aldeko jaialdia izanen da, eta lehenengo partiduan Oses - Mikelarena Ezkurra III.a - Ilarregi lehiaetuko dira, eta bigarrenean, Uterga - Agirrezabala Matxi III - Barricart. 16 eta 22 urte bitartekoek sarrerak 5 eurton eros ditzakete, eta 22 urtetik gorakoek 10 eurotan; 16 urtetik beherakoak doan sartzeko aukera izanen dute. Jaialdia Euskal Jai Remonte Fundazioak eta E-remontek antolatu du, hainbat babesleren eta Altsasuko Udalaren laguntzarekin.