Altsasuko Udalak herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako 64. artikulua aldatu du. Artikulu horren testu berrituak honela dio: "Udalak modu diskrezionalean sustatu eta gauzatuko ditu herri-lurretan egin beharreko hobekuntza proiektuak eta jarduketak, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Larreak Antolatzeko Nafarroako Gobernuaren Planean. Dena den, adjudikaziodunek hobekuntza-proposamenak egiten ahalko dizkiote Udalari, hark, egoki iritziz gero, gauza ditzan".