Pedagogia parkea diseinatu, egin eta jartzeko lanak eman nahi ditu Altsasuko Udalak. Lanak 28.099,17 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du. Egitekoa bere egin nahi duen enpresak eskaintza irailaren 17ko 23:59rako aurkeztu beharko du. Kontratua bere egiten duenak hiru hilabete izanen ditu lanak despeditzeko.