Pentsio duinen alde, bueltan

Guaixe 2025eko irailaren 8a

Pentsio duinen aldeko mugimenduak ikasturteko aurreneko bilkura egin zuen irailaren aurreneko egunean.

Astelehen eguerdiro izanen dira bilkurak, udaletxe parea eta Zumalakarregi plaza txandakatuz.

Oporretako etenaren ondoren, Sakanako pentsiodunen mugimendua astelehenetan, 12:00etan,  bilkurak egiteari ekin dio. Ikasturte berriko lehenengo pentsio duinen aldarrikapena Altsasuko udaletxearen parean izan zen, eta hurrengoa Zumalakarregi. Horrela eginen dute astelehenero, udaletxe aurrea eta Zumalakarregi tartekatuz. Jakinarazi dutenez, Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, lastaila hasieran manifestazioa egin asmo dute.