Emakumezkoen hirugarren mailara igo den Altsasu taldeak Alegria izan zuen aurkari irailaren 3an Dulantzin jokatutako lagunarteko partidan. Altsasuarrak ikusgarri aritu ziren eta 0-4 gailendu ziren. Irailaren 20ko asteburuan hastear dagoen denboraldirako sentsazioak ezin hobeak dira.
Altsasuko neskek arropa berria mustuko dute aurten, Sakana Group kooperatiba baitute babesle berri. Dulantzin entrenamenduko arropa mustu zuten, eta ligan partidetako arropa berriaren txanda izango da.