Irailaren 7an, igandea, 17:00etan, Altsasuko buruhandien aurkezpena eginen dute, Iortia zabalgunean. Txistulari eta Astoa izanen dira buruhandi handiak, eta ongi etorria eman ondoren Burundar Txistulariekin eta Jauzi Taldearekin zortzikoa dantzatuko da, eta Foruen plazaraino kalejira eginen dute. Bestetik, Altsasuko erraldoien materiala salgai egonen dela jakinarazi dute ere.